XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mezako oarrak Pentekoste ondorengo 2'garren igandeaIgande auek guziak, Elizaren Bizitza adierazten digute: Pentekoste egunean jaio zan Eliza eta zeru-bidean dijoan Eliza.
Igande bakoitzak Pazko-Jaia berrituko digu, pekatutik bizitzara igarotzea gogoratuaz.
Igande bakoitzak, Kristo lanean agertuko digu.
Igande bakoitzak, Espiritu Santua gure animak santutzen azalduko digu.
Etzagun aitzekerik asmatu ez sartzeko.
Gure etxea, zerua degu, noski; bañan, igande bakoitza, elizan alkartzean, zeruan alkartuko geran egunaren ixpillu bezela bear luke.
OTOITZA: Eskatu dezaiogun zeruko Aitari bere Semearen bitartez, ezagun zagula bere guganako maitasuna, beragandik beñere ez baztertzeko.
Epistola: S. Juan degu maitasunaren Bidalia.Berak erakusten digu jauna-artzea, Jauna maite izatea dala.
Bañan ortara irixteko, naita naiezko, senide guziak
Bañan deitu guziak ez dira sartuko... ez dutelako erantzun nai izan.
Guk nai ezta, beste batzuen billa ote dabil zeruko Aita?